Iruñeko ingurugiroaren kalitatea aztertuko du udalak

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 23a

Hiriko garapenak natur espazio batzuei eragin die, baina beste batzuk mantendu egin dira. Azken horiek kontserbatu nahi ditu udalak. Paisaia, flora eta fauna aztertuko ditu.

Ondare naturala eta ingurugiro urbanoaren baitako bioaniztasuna zaindu nahi ditu azterketa horren bidez udalbatzak.

Arga, Elortz eta Sadar ibaien inguruak eta Ezkaba mendiaren behealdea dira bereziki zaindu beharreko guneetako batzuk. Jakinarazi dutenez, gainera, badira klasifikatu gabeko hainbat gzonalde aberats ere, eta azterketak horiek lokalizatzeko balioko du.

Kartografia bat eginen du udalak, geomorfologia, landareria eta beste aztertuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!