Udaltzaingoak 200 gazteren arteko borroka ekidin du

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 22a

Askatasunaren plazan "borrokatzeko asmoarekin" jarri zuten hitzorduan 200 gazteek, larunbatean. "Prebentziozko neurriak" hartu zituzten udaltzainek, eta ez zen liskarrik geratu.

Espainiako Poliziarekin eta Foruzaingoarekin elkarlanean lan egin zuen Iruñeko Udaltzaingoak. Inguruetara bertaratu ziren zenbait gazte identifikatu egin zituzten. Miaketetan ez zuten arma mingarririk aurkitu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!