Udaleko lan-talde tekniko batek egindako Protokolo, Zeremonia, Ohore eta Hiriaren ospakizun berezietarako Araudiak zehaztu du Iruñeko alkatea eta zinegotzien janzkera zenbait ekitalditarako.
Hala, dokumentuaren arabera, galaz jantzita joan beharko dute "ekitaldi solemne" eta prozesioetan. Horixe da heldu den astelehenean batzordean eztabaidatuko duten gaietako bat.
Eztabaidaren ostean, behin betiko testua martxoko lehen osoko bilkuran onestea aurreikusi dute.