Irri Zikloaren baitan gaur hiru ikuskizun izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan. 20:00etan ekinen diote eskenatokia antzezlanez betetzeari. Doanekoa da sarrera baina aldez aurretik hartu behar da gonbidapena.
Birjiñe Albira, Aitor Txarterina “Baltzizkueta” eta Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta
Birjiñe Albira: ”Bai horixe!”. Bai horixe! Bai, horixe. Bai…horixe. Bai? Ala ez? Dena nahastu da. Egun batzuk oso ongi hasten dira bainan bapatean xehetasun txiki batek aldatzen digu umorea. Ziurtasuna, alaitasuna, zeruko urdin argia galduta…Ai, ene! Ikuspuntua aldatu behar dugu. Xehetasunak besterik ez dira… Eta gu askoz gehiago. Bai horixe!!
Aitor Txarterina: “munduaren azken 10080ko minutuak bakarrizketa batean bilduak. umore beltzaz zipriztindua.”. Umoretik hartuko dio errealitateari zukua. Ea zer gertatzen den aste horretan. Homo sapiensekin seguru egon gaitezke, inoiz ez du hutsik egiten eta.
Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta: “Irratiaren istorioak II”. Irratia komunikabide bizia da. Egunero hamaika pertsona hurbiltzen dira mikrofonoetara haien bizipenak eta iritziak kontatzera. Elkarrizketa guztiak desberdinak dira. Elkarriketatu adina elkarrizketa, esanen genuke. Euskalerria Irratian urte luzeetako gure esatari jardunean mota guztietako egoera surrealistak bizi izan ditugu. Horietako batzuk hautatu ditugu ikusleei adierazteko gure lana polita izateaz gain, batzuetan oso-oso, baina oso konplikatua izan daitekeela.