Berrerabilgarriak diren edalontziak Alde Zaharreko zenbait tabernetan izanen dira maiatzetik aurrera. Iruñeko Udalak modu horretan jendea kontzientziatu nahi du kutsadura gutxiago sortzeko. Ingurumenarekin errespetuz eta ekonomikoki errentagarriagoa den formula abian jarriko da udaberrian.
Urte-zahar gauean erabili zituzten edalontzi berrerabilgarriak. 6.000 sortu zituzten eta horietatik %79 berreskuratu dituztela ohartarazi du udalak.
Aurreko kanpainan parte hartu zuten tabernen zerrenda:
- Mesón de la Navarrería
- Mesón de la Tortilla
- Nire Etxea-Mi Casa
- Su Berri
- Garazi
- Iris
- Terminal
- Infernu
- Taberna
- Alegría
- Nicolette
- Bar Aldapa
- Herriko Taberna
- Malkoa
- Qwerty
- Zuriza
- Bidezarra
- Krawill
- Bodegas Riojanas
- La Pulga
- La Bodeguica
- Gunea