Elkarbizitza sustatzeko plana, Etxabakoitzen

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 16a

Auzoa hobetzeko egitasmoa jarri nahi dute abian. Eskaera Auzoko Unitateak egina du eta Herritarren Gaietarako batzordean landuko da.

Iruñeko Udalak diagnostiko bat eginen du lehenik eta behin Etxabakoizko egoeraren berri jaso ahal izateko. Behin datuak jasota, Etxabakoitzen elkarbizitza sustatzeko proposamen zehatzak eginen dituzte. Gizarte eragile, kolektibo, auzokide eta gizarte zerbitzuko profesionalek agerian jarri dute auzoan arazoa dagoela gizarte-kalteberatasunarekin eta horrek eragiten duela bizilagunen arteko elkarbizitzan arazoak izatea.

Etxabakoitzenelkarbizi proiektua izendatu dute. Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi irakaslerekin jarriko dute abian, Ruben Lasherasekin eta Izaskun Anduezarekin. Aurretik beste zenbait egitasmo egin dituzte eta diagnostiko sozialak eginak dituzte Citruenigon, Larragan eta Faltzesen dute, besteak beste.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!