Lehen aldiz euskaraz aurkeztu ahal izanen dira lanak Iruña hiria Naziorteko poesia sarietara. Nafarroako Ateneoak eta Iruñeko Udalak antolatu dute aurten ere lehiaketa hori. Aurtengoan bi modalitate izanen dira hortaz, bata euskaraz eta beste gaztelaniaz. Gaia eta forma libreak izanen dira eta 400 eta 800 bertsoren artean aurkeztu behar dira.
Lanak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 31an hasi zen eta apirilaren 30era arte dago aukera lanak aurkezteko. 3.000 euroko bi sari emanen dira, modalitate bakoitzeko bana.