Ostiralean ekin zieten inauteriei Iruñeko bihotzean, Alde Zaharrean, eta igandera arte izan dute zer gozatua. Larunbatean, esaterako, kalejira egin zuten umeek, eta, musikarekin batera, Nabarreria, Mañueta, Merkatua, Santo Domingo, udaletxe plaza, San Saturnino, Jarauta, Eslava eta San Frantzisko plaza igaro dituzte.