Ziudadelan ezkontza zibilak egiteko erreserbak www.pamplona.es webgunean

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 4a

Ana eta Juanen ezkontza, Youtubetik hartua.

Eguna eta orduaren erreserba egiteaz gain, dagokion tasa ordaindu ere egin daiteke Internetez.

Otsailaren 9tik aitzina, interesdunek eguna eta ordua erreserbatu ditzakete, eta dagokion tasa ordaindu. Horrela, bermea izanen dute tokia gordeta daukatela Ezkontza Zibilen bulegora joan beharrik gabe, ezta gero Diruzaintzara ere, ordaintzera. Kudeaketa osorik gaztelaniaz zein osorik euskaraz egin daiteke.

Tramitea Egoitza elektronikoaren bidez egin behar da. Egoitzara iristeko, webgunearen atariko esteka bat erabili behar da. Erreserba telematikoa eraginkorra izan dadin bi pausu eman behar dira: lehenik, elektronikoki sinatutako eskabide bat igorri behar da Udalaren erregistrora, eta bigarrenik, on line ordaindu banku-txartelaz Udal Ordenantza Fiskaletan ezarritako tasa. Data eta ordua 30 minutuan erreserbatuko dira gehienez ere; hain zuzen ere, tarte horretan egin beharko da ordainketa. Denbora hori gaindituz gero, Ezkontza Zibilen bulegoak ulertuko du erreserba bertan behera geratu dela, eta baliogabetu eginen du.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!