Anabel Arraiza eta Jabi Rodil izane dira Irri Zikloaren lehen ikuskizuneko protagonistak. Ekoetikopatetikobikoa izeneko antzezlana eskainiko dute asteazkenean. Sarrera doanekoa izanen da eta Nafarroako Antzerki Eskolan eskainiko dute, San Agustin kaleko bosgarrenean.
Otsaileko asteazkenetan izanen dira Irri Zikloaren antzezlanak gozatzeko aukera. Bigarrena Antzerki Eskolatik kanpo eginen dute, Iturramako Civivox aretoan izanen delako: Xentimorik gabe taldeak Putinen guardasola eskainiko du euskaraz. 6 euroren trukean eskura daitezke sarrerak.
Otsailaren 17an Nafarroako Antzerki eskolan izanen da antzezlana. Birjiñe Albira Bai Horixe monologoa eskainiko du. Aitor Txartirenak Munduaren azken 10.080ko minutuak bakarrizketa eskainiko du ondoren. Bi horien ondoren Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta (Euskalerria irratiko arratsaldeko esatariak) izanen dira taula gainean: Irratiaren istorioak ikuskizuna eskainiko dute.
Otsailaren 24an Erdaldun berrien kluba antzezlana izanen da taula gainean eta Irri Zikloarekin amaitzeko Adarretatik zintzilik ikuskizuna izanen da martxoaren 2an.