Alde Zaharreko Jai Batzordearen eskutik, bihar ez da zereginik faltako Iruñeko bihotzean, 11:00etatik mugimenduak hartuko baitu kalea. 11:00etan, kalejiran ateratzeaz gain, kauteroen salda eskainiko dute Katakraken.
12:00etan, kauteroen topaketaren hitzordua izanen da, udal plazan, eta ordu erdi beranduago, 12:30ean, hain justu, Santo Domingoko merkatuan San Lorentzoko dantzariek eta gaitariek musika doinuz beteko dute ingurua.
15:00etan, kauteroek tripa beteko dute, Arrano elkartean. Eta arratsaldean ere izanen da zer gozatua: kalejira eginen dute. 19:00etan auzoen senidetza ospatuko dute San Frantzisko plazan. Eta gauean, festa. Iruñeko Algara Peñan Zezenaren Taldea eta Tzigano Band taldeak ariko dira.

