Larrialdi egoetarako zortzi etxebizitza egokitzen ari da Iruñeko Udala

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 27a

Argazkia: San Pedro aldean daude birgaitutako etxeetako asko.

Arrotxapean daude zortzi bizilekuak. Jada zortzi etxe dauzka auzo horretan bertan, hamar Buztintxurin eta zazpi Sanduzelain. 170 bizitoki huts dauzka udalak.

Aurreko urteko diru-saila 200.000 eurokoa zen, baina 136.674 gaztatu zituzten, eta, beraz, 63.000 dauzka erabiltzeke. 2016an, 370.000 eurokoa da aurrekontua.

Etxebizitza eskuratu nahi duen horrek Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa sailera jo beharko du, Iruñean orain dela bi urte baino gehiago erroldatuta dagoela ziurtatu eta diru sarreren inguruko informazioa eman beharko die zerbitzua kudeatzen dutenei. 

Batzar tekniko batek eginen du balorazioa osasuna, familia unitatea, egonkortasun ekonomikoa eta beste kontuan izanda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!