Udal zerbitzuak horren inguruko txosten administratiboa prestatzen ari direla jakinarazi du Iruñeko Udalak. Besteak beste, oruberako sarrera egokituko da. Santa Ana Plazan dagoen atearen antzeko bat jarriko dute. Era berean, bertan dagoen putzuaren ura ureztatzeko nola baliatu ari dira aztertzen.
Pellejerias Zokoa bada barneko patio bat, Kondestablearen Jauregiaren atzealdean kokatua dagoena. Bertara Jarauta kaleko 24garren zenbakiaren parean dagoen ate batetik sartzen da. Gaur eguntxoko hau ez da ezertarako erabiltzen. 1500 metro koadroko azalera du, zenbait zuhaitz eta antzinako ur putzu bat.
Iruñeko Udalak abenduaren erdialdean deialdia zabaldu zuen elkarteek haien proposamenak aurkez zitzaten. Soilik La Piparrika elkarteak aurkeztu zuen bere proposamena eta beraz, bere esku geldituko da baratzearen kudeaketa. Elkarte honetan baretze ekologikoak abian jartzeko proiektuan interesatuta dauden Alde Zaharreko bizilagunak biltzen dira.