Argedas kaleko 10.aren parean elkartu eta protesta egiteko deia egin du Hipotekek Kalteturikoen Plataformak. 08:00etatik aurrera mobilizatzea da asmoa eta modu horretan Txantreako etxe kaleratze bat geldiaraztea da helburua.
Antza denez, BBVA bankuetxeak bere etxetik kaleratuko du Txantreako Argedas kalean bizi den herritarra. Ezinezkoa egiten zaio hipoteka ordaintzen segitzea eta bankuak etxetik botatzeko asmoa adierazia du. Hipotekek Kalteturikoen Plataformak nabarmendu du onartezina dela etxe kaleratzeekin segitzea.