Kazetaria, ikertzailea eta Madrilgo Ekologistak Martxan taldeko militantea da Krucharz, eta "gakoak" eskainiko ditu Parisko bileran erabakitakoak ulertze aldera.
"Parisko Akordioa injustua da zeren eta lurralde aberatsenendako, historikoki klima aldaketan erantzukizun handiagoa izan dutenendako, hain zuzen, betebehar txikiagoak biltzen baititu eta lurralde ahul eta pobretuenei zamak areagotzen baitizkie, haiendako segurtasuna murriztuz eta sektore pribatuari espazio gehiago emanez", salatu dute Ekologistak Martxan-eko kideek.
"Estatu Batuetako gobernuak, Europar Batasunaren laguntzarekin, aurrekaririk ez duen eskaria sartu du: klima aldaketaren aurrean ahulen diren lurraldeek uko egin diezaiotela klima galerarengatik beste lurraldeak salatzeko duten legezko eskubideari”. Horra hitzaldian garatuko duten tesia.
Gaztelaniaz izanen da.
