Iruñea ezagutzeko, bisita gidatuak euskaraz

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 25a

Alde Zaharreko ondarea ezagutzeko aukera eskainiko dute. Bisita gidatuak euskaraz eginen dituzte.

Udalak antolatu ditu eta Navarreria, San Cernin eta San Nicolas kaleetan barna izanen dira bisitak.

Heldu den astean hasiko dira bisita gidatuak Iruñean barna. Hiriaren ondarea eta Alde Zaharraren historia ezagutzeko aukera eskainiko du Udalak. Euskaraz izanen dira bisita gidatuak eta asteazken arte dago aukera izen emateko. Civivox guneetan eman daiteke izena, 2 euroan. Artea Iruñean izeneko zikloa da udalak antolatu duena;: Navarrerian barna ibiltzeko aukera, San Cernin burgoaz gehiago jakiteko zein San Nicolasen historian sakontzeko parada izanen da. Aitziber Imizcoz adituak eskainiko ditu bisita gidatu horiek.

Hiriaren ondarea ezagutzea xede

  • Navarreria: urtarrilak 27. 12:00etan. San Jose plazan izanen da hasiera.
  • San Cernin: otsailak 24. 12:00etan. San Saturnino elizan da hasiera.
  • San Nicolas: martxoak 30. 12:00etan. San Nicolas plazan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!