Tiebaseko ordainsarira iritsi baino lehen, geratu, eta ihes egin zuen auto gidariak. Foruzaingoa abandonatutako furgoneta zegoen tokira bertaratu zen orduan, eta haxix tonak aurkitu zituen.
Antolatutako talde bateko kide zen ihes egindakoa, Espainiako poliziaren arabera. Oraindik ere irekita dago operazioa.