Baliabide gutxikoei hornidura ziurtatzeko Iberdrolarekin hitzarmena sinatu du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Argazkia: Pobrezia energetikoaren kontrako mobilizazioa.

Beharra dutenek fakturak ezin badituzte ordaindu, Iberdrolak ez du zerbitzua moztuko. Bitartean, exekutiboa larrialdietarako diru laguntzak bideratzeaz arduratuko da.

Nafarroako Gobernuak eta Iberdrolak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, fakturak ordaintzeko baliabide ekonomikorik ez duten bezeroei hornidura elektrikoa eta gas-hornidura ziurtatzeko asmoz.

Ohiko etxebizitzako hornidura elektrikoa edota gas-hornidura Iberdrolarekin kontratatuta duten bezero guztiei aplikatuko zaie, Nafarroan bizi direnak eta prestazio ekonomiko bat jaso dezaketenak, aurrez gizarte-zerbitzuek balorazio teknikoa eta eskaera egin ondoren; prestazio horiek gizarte-larrialdiko egoeretako biziraupeneko oinarrizko beharrak asetzeko dira.

Enpresako datuen arabera, Iberdrolak elektrizitatea Nafarroako etxeen % 80,9ri hornitzen dio eta gasa % 17,4ri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!