Udaltzaingoaren lanaren alde ezezagunena eman nahi izan dute argitara datuekin batera. Hala, jakinarazi dute jende askok Udaltzaingoarengana jotzen duela galdutako senideak aurkitzeko, telefonoa hartzen ez duten adinekoez galdetzeko edota kalean egoera txarrean dauden herritarrak artatu ditzaten.
Esaterako, asteartean bertan bederatzi lagunei eman zieten laguntza, arrazoi horietako bat medio.