Sarrera guztiak salduta El Drogas-en Sanduzelaiko kontzerturako

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 20a

Civivoxean eskainiko du emanaldia, (Des)Memoria Band taldearekin batera. La tierra esta sorda eta Azlheimer diskoetako kanten bertsioak entzunen dituzte bertaratutakoek. 

Barrikada taldearekin josi zuen La tierra esta sorda proiektua Enrique Villarreal El Drogas-ek, Gerra Zibilaren gertakari lazgarriak ardatz. Hamazazpi abesti harilkatu zituen eta memoria historikoaren uretan murgildu zen. Ostiraleko kontzertuan islatu eginen du orduko lana, bandaren akordeei lotuz, eta, jo bitartean, gudaren gordina biltzen ahalegintzen diren irudiak proiektatuko ditu.

Memoria. Alzheimer lanaren zilbor hestea da. Gaixoen eta senideen barrunbeetan arakatu zuen El Drogas-ek eta aurkitutako bizipen horiek sorkuntza-gai bihurtu zituen. Orain, oholtza gainean aurkezteko ditu piezak. Izan ere, Madrilen (Espainia) baino ez ditu ezagutzera eman momentuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!