Kartzelak amai daitezen

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 20a

Ostiralean hasi eta otsailaren 7 arte, kartzelaren kontrako jardunaldiak eginen dituzte Iruñeko gaztetxean. Besteak beste, filmak, antzerki emanaldia eta animalien esplotazioaren aurkako kanpainaren aurkezpena daude.

Txispita y el preso antzezlanarekin ekinen diete jardunaldiei, ostiralean 20:00etan. 29an ere beste obra bat taularatuko dute, preso libertarioen ingurukoa, June Domeniliagaren eskutik, 20:00etan hori ere. 30ean, aldiz, kabareta egonen da, 20:00etan.

Bestalde, SHAC-ek hitzaldia eskainiko du otsailaren 3an, 18:00etan. Eta animalien esplotazioaren aurkako kanpaina aurkeztuko dute 5ean, 20:00etan.

Dokumentalak, igandero

Pantaila handiarekin hitzordua izateko egunak izanen dira igandeak. Igande honetan bertan, hilaren 24ean, Asier eta biok pelikula proiektatuko dute. El experimento jarriko dute 31n eta, bukatzeko, Ciutat morta, otsailaren 7an.

Informazio gehiago gaztetxearen Facebook-eko profilean aurki daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!