Iruñeko auzo guztietan haur eskolak euskaraz egon daitezen eragiteko batzar irekia asteazkenean

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 18a, 19:49

Asteazkenean, 17:30ean bilduko da batzarra Zaldiko Maldiko elkartean Euskalgintzak deituta.

Iruñeko euskalgintzako eragileek (AEK, IKA, EHE, AET, Karrikiri, NIE eta Sortzen) zer irakurketa egiten duten eta hilabete hauetan zer jardun aurrera eraman nahi duten jakinarazi nahi diete familiei eta baita haien proposamenak jaso ere. Batzar honen deialdian hala diote Euskalgintzako ordezkariek: “Udala UPNren esku ez egoteak aukera berriak irekitzen dizkigu. Uste dugu guztion artean urtetan borrokatu dugun hori irabazteko gertu gaudela. Baina era berean uste dugu, orain benetako bultzada bat eman ezean, zail izanen dela auzo guztietara euskarazko eskaintza hedatzea.”

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!