Pobrezia energetikoaren aurkako kalejira, bihar

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 18a, 08:43
Nafarroako Parlamentu parean zenbaitetan egin izan du Martes al Sol ekimenak protesta.

'Mates al Sol' ekimenak antolatua 11:15ean bilduko dira entzierroaren oroitarrian.

Alderdi politikoen egoitzak zeharkatuko ditu biharko kalejirak. Pobrezia energetikoaren aurkako mobilizazioa antoltu du 'Martes al Sol' ekimenak. "Argia, gasa eta ura nafar guztien eskura jar dezatela nahi dugu eta hori eskatzera goaz", azaldu dute ekimeneko kideek. 11:15ean irtengo da kalejira entzierroaren oroitarritik. Alderdi popularraren egoitzaren paretik ekinen diote euren eskaerak aldarrikatzeari.

"Lehen bai lehen arazoari irtenbideak emateko beharra dago", azaldu dute Martes al Sol taldetik. Nafarroako etxe guztietara iritsi behar da argia, gasa eta ur beroa, oinarrizko eskubidea dela gogorarazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!