Proiektu autogestionatuen aldeko borroka kalean dagoela esan dute Iruñeko gaztetxeko kideek

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 18a

Argazkia: Iruñeko gaztetxeko kideak, larunbatean eskainiko prentsaurrekoan.

Udalak emandako Caparroso kaleko lokala onartu ostean, orain arteko ibilbidearen balorazioa egin dute. Lortutakoa "herri mobilizazioei esker" eskuratu dutela azpimarratu dute, ez "kontzesio intituzionalen ondorioz".

 

Udalak eskainitako eraikina aintzat hartu badute ere, okupazioaren zilegitasuna ekarri dute gogora, larunbatean egindako prentsaurrekoan. "Bidea okupazioaren bidez egin dugu, hortaz, baliozko tresna izaten jarraitzen du. Era berean, eraikina bera sekula ez da helburu izan bere baitan, baizik eta bide bat gure proiektua garatzeko".

Urratsak ematen segitzeko aukera emanen dielako hartu dute, beraz, Caparroso kaleko etxea. "Hau ez da jasandako presioen ondorioz izan, baizik eta asanbladak bere proiektuaren beharrizan eta ezaugarriei egokitzen den eraikin baten beharrari irmo eutsi izanagatik".

Halaber, negoziazio prozesuen nondik norakoak izan dituzte hizpide, beti "negoziaziorako prest" egon direla azpimarratuz.

Titulartasunaren eta erabileraren inguruan zabaldutako berriak gezurtatu dituzte, eta "lokal autogestionatuen defentsan" aritu direla utzi nahi izan dute argi.

Asanbladaren Facebookeko orrian irakur daiteke prentsa oharra osorik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!