Facebook-eko atarian eman dute gazteek erabakiaren berri.
"Azken egunetan emandako eztabaida eta hausnarketa prozesu luze eta sutsu baten ondorioz, gaztetxeko asanbladatik, udaletxeak proposatutako eraikinetako bat onartzea erabaki dugu, bertan gaztxetxearen proiektua aurrera eramateko asmoz. Adi hurrengo deialdiei... Gazte boterea eraiki!". Horra hartutako neurria iragartzeko kaleratutako testua.
Udalak prentsa ohar baten bidez baieztatu du. 1999tik zegoen hutsik, eta, orain "erabilpen soziala, aisialdikoa eta kulturala" izanen du.
Proiektuak aurrera darrai
Abenduaren 5ean sartu ziren makina bat gazte Konpainia kaleko 3. zenbakian dagoen eraikinera, kalejira baten ostean, autogestioan oinarritutako proiektu bat abian jartzeko xedez. Geroztik, hainbat hitzaldi, proiekzio eta tailer antolatu dituzte.
Hartuko duten eraikin berrian egun indarrean dagoen proiektuarekin jarraituko dute. Euren webgunean irakur daiteke zeintzuk diren aurrera eraman nahi dituzten helburua.
