"Udal eztabaidatan tentsio uneak sortu ditu". Hala ziurtatu dute UPNko kideek, eta, horregatik, Joxe Abaurrearen gaitzespena eskatuko du ostiraleko osoko bilkuran. Era berean, alkateari eta batzordeak zuzentzen dituzten zinegotziei galdeginen diete batzarrak "dagokien ardurari jarraiki gidatzeko".
Abaurrearen jokamoldea "erasokorra eta errespeturik gabekoa" izan da, UPNk salatu duenez, eta "zinegotziek euren lana normaltasunez egitea oztopatu du".
Belokiren istripuari tiraka
"Ez ditu eskatutako datuak eman". Maider Beloki kultura zinegotziak izandako istripuaren inguruko informazioa "egoki" kudeatu ez dutela uste du UPNk.