Europak bultzaturiko Hiri Estrategia Jasangarri eta Osoak programarekin bat egitea ebatzi du udalbatzak, hiru auzoak hobetze aldera.
Hiru ardatz dauzka egitasmoak: jasangarritasuna, gizarteratzea eta teknologia. Zutabe horiek 26 lerroen bitartez jarriko dituzte praktikan.
Merkataritza guneei dagokienez, denda "sortzaileagoak" erakarri nahi dituzte. Eta, bide biderean, smart citiy-ekin lotutako denda txikiak hauspotzeko paratuko dute indarra, adierazi dutenez. Bestalde, "arte eta kultura planak" eginen dituzte, "komunitatearen garapena" erdiesteko.
Naturaren karietara ere zenbait proposamen mahai gaineratu dituzte: esaterako, txirrindularen erabilpena sustatzea, aparkalekuak hobeki kudeatzea, eta oinezkoentzako guneak lortzea dira helburuetako batzuk. Era berean, kutsadura akustikoaren kontra lan eginen du bigarren ildo horrek, bai eta zonalde berde gehiago sustatzeko ere.
Ekimen sozialagoak ere antolatu dituzte. Auzo-gune, ekimen eta programa gehiago nahi dituzte; bizikidetzari begirako asmoak dauzkate; eta auzokideen parte hartze aktiboa bilatuko dute.