Etxebizitza galtzeko arriskuan egon litezkeen familiei laguntzea da xedea. Deialdia urte osoan dago zabalik eta alokairuaren %70 estal dezake, beti ere, bizitokiak hileko 650 eurotik beherako alokairua baldin badauka.
Udaleko ordezkariek jakinarazi dutenez, 2015ean "ikaragarri" hazi zen laguntza eskatu zutenen kopurua, 156 familiek jaso zuten, orotara -2014an, 11; 2013an, berriz, 73-.
Era berean, urtarrilean deialdia argitaratzeko "esfortzua" egin duela jakinarazi du udalak, lehen martxoan ateratzen zen-eta. Aurretik aterata, familiek sostengua ahalik eta lasterren hartzea espero du.
Errentaren araberakoa izanen da zenbatekoa; hala, hilean 280 euro baino gehiago jasotzen dituzten familiek alokairuaren %50 ordaintzeko adina jasoko dute eta 220 eurora heltzen ez direnek, aldiz, %70 estaltzeko beharrezko zaien kopurua.