Civicaneko haurrentzako liburutegiko gela zabalik izanen da larunbatetan

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 12a

Urteko lehen hilabeteetarako kontu kontalariak, irakurketak ahots goran, zinea, txotxongiloak eta kontzertu didaktikoak antolatu dituzte.

Urteko lehen hiruhilekorako programazioa aurkeztu du Nafarroako Kutxa Fundazioak. Hala, Civicanen haurrentzako eta familia arteko ekimenak izanen dira nagusi. Berrikuntza nabarmen bat ere bai: larunbatetan  haurrentzako liburutegiko gela zabalik izanen da. Gauzak horrela, astez arratsaldetan izanen da zabalik: 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ipuinak ahots goran entzuteko aukera eskainiko dute, irakurtzeko erakusleiho berezia jarriko dute, zinea izanen da, txotxongiloak eta kontzertu didaktikoak ere bai. Haur eta gaztetxoen irakurtzeko ohituran jarri dute soa. Irakurtzeko joera izan dezaten eta ipuinekin hartu emana sustatzea da helburua.

Astelehenetan hiru urteko haurrei zuzendutako ipuin kontalariak izanen dira. Ahots goran kontatuko dizkiete ipuinak boluntarioek. Asteazkenetan ipuin kontalaria izanen dute 18:00etan. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!