Ruper Ordorika eta El Drogas dira hiruhileko honetako Civivox sareko gonbidatuetako batzuk

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 11

Urtarriletik martxora bitarte, makina bat emanaldi izanen dira: antzerkia, argazkilaritza, poesia eta haurrentzako ekimenak, besteak beste.

Ruper Ordorika, El Drogas, Luis Bermejo pailazoa, PAM '16 musika zikloak eta Teatreves antzerki emanaldiak izanen dira hiruhileko honetarako plater nagusiak.

Hilaren 22an bertan, El Drogas ariko da, (Des) Memoria Band-ekin batera. Sanduzelaiko Civivox aretoan izanen da, 20:00etan, sei euroan.

Bigarren hitzordua datorren hilean edukiko dute nahi duten horiek: El minuto del Payaso antzezlana taularatuko dute Iturraman, hori ere sei euroan, Luis Bermejo antzezlearen eskutik.

Hirugarrena, otsailaren 20an, Arena en los bolsillos konpainiak Pequeño Max clown poetikan oinarritutako obra eskainiko du, Mendillorriko Civivox aretoan, hiru euroan.

Ruper Ordorika martxoaren 19an igoko da oholtzara, Iturramako Civivox aretoan ere, sei euroan.

Musika zikloak eta antzerkia

PAM'16 Musync! gazte musikarientzako jaialdia eginen dute hilaren 18tik otsailaren 29 arte. Eta antzerkiak ere badu tarterik; Teatreves. Tardes de teatro zikloa egonen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!