Eskola feminista, gatazka politikoen irakurketa egiteko

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 12a

Argazkia: Jule Goikoetxeak eskainiko du 'Bakea ez da existitzen, faminismoa bai' hitzaldia.

Larunbatean izanen da Iruñean, Hau ez da gure bakea izenburupean. Emagin taldeak antolatu du, eta Bilgune Feministak bertaratzeko deia egin du. Gaur da izena emateko azken eguna.

Antolatzaileek adierazi dutenez, asmo nagusia Euskal Herriko gatazkari buruzko hausnarketa egitea da, horretarako teorikoki ekarpenak eta mahainguruak bideratuko dituzte. Bestalde, parte hartzaileen arteko tailer eta dinamiken bidez non dauden eta nora jo nahi duten zehazteko xedea ere badute.

Izena emateko azken eguna da gaurkoa. emaginartxiboa@gmail.com posta helbidera idatzi behar dute nahi duten horiek.  Ikastaroa, bost euroan; bazkariarekin, berriz, hamabost. Iruñean ez ezik Bilbon ere eginen dute jardunaldia, otsailaren 27an.

Iruñeko jardunaldietako egitaraua:

  • 10:00 "Bakea ez da existitzen, feminismoa bai" (Jule Goikoetxea) 
  • 11:00 "Euskal gatazka ezaugarritzen. Feminismotik irakuketa" (Zuriñe Rodrigez)
  • 12:00 Hamaiketakoa
  • 12:30 Ariketa kolektiboa
  • 14:00 Bazkaria
  • 15:30 "Pertsonala politikoa da. Gatazkak generoa dauka?" mahai ingurua.
  • 17:00 Ariketa kolektiboa
  • 18:00 Amaiera

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!