2008tik daramate zain. Orduan onartu zuen-eta Iruñeko udalbatzak espazio bat eskaintzea. Hitz eman zuen. Sekula ez zen iritsi, haatik.
Eta zazpi urte luzez egon dira konpartsako kideak esperoan beharren neurrira egokitutako egoitzara sartzeko. Lortu dute azkenean. Hemendik aurrera autobus geltoki zaharrean bilduko dira.