Duela hamar urte sortu zen Motxila 21, Down sindromea duten gazteez osaturiko taldea. Haiek izanen dira aurtengo pregoia irakurriko dutenak. Haiekin batera oholtza gainean Iruñeko Orfeoiko Haurren abesbatza eta Belengo Artzainen Elkarte Jainkozaleko kantariak arituko dira zazpi gabon kantak eskainiz.
Jarraian Udaletxeko atarian jarritako jaiotza zabalduko da eta bertan, aurten lehen aldiz, Olentzeroren irudi handi bat ikusi ahal izanen da.