Arga ibaiaren ur-goraldiei aurre egiteko lanak, amaitzear

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 17a

Uholdeak izan zireneko irudia. Arg: navarra.es

Urak gainezka egiten duenean tokia izan dezan, lanean ari dira. Uholdeak ekiditea da obraren xedea.

Hirigintza gerentziako Iruñeko Udaleko batzordeko kideak izan dira Arga ibaiaren ertzean. Bertan egiten ari diren lanak ikusten izan dira. Bukatzear dira. Arga ibaiak gainezka egiten duenean uholdeak ekiditea izan da lan horien helburua. Hemendik aurrera, ibaiaren urak leku gehiago izanen du Runa parkean, Arrotxapeko ukuiluetan eta Oblata inguruan. Arrotxapea auzoan ahalik eta arazorik txikiena sortzeko baliatuko dituzte lanak.

Contruccionesk Amenabar, Promociones Sarasate XXI S.L eta Lacunza Hermanos S.L enpresak ari dira lan horiek egiten. 508.089 euroko inbertsioa izanen da, 89 egun behar izan dituzte obrarekin amaitzeko eta FEDER Europako diru-laguntzek finantzatuko dute aurrekontu horren %80.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!