Asiron:"Okupatutako eraikinarekin zuhurtziaz eta proportzionaltasunez jokatu dut"

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 17a

Joseba Asiron Iruñeko alkatea. Arg: eitb.eus

"Zaintza, zuhurtzia, proportzionaltasuna eta leialtasuna" izan dira Iruñeko Udalaren irizpideak Conpainia kaleko eraikin okupatuarekin.

PSNren eskaera bati erantzunez Joseba Asiron Iruñeko alkatea Hirigintza batzordea izan da azalpenak ematen. Joan den abenduaren 5ean Iruñean kalejira bat zegoen iragarria eta udalak bazituen susmoak eraikinen bat okupatzeko aukera zela. Prebentzo neurri zenbait hartu zirela ere esan du Asironek. Redineko Jauregia adibidez zaindu zen okupatzeko arriskuaz ohartuta. Zinegotziak ere izan ziren guardian Segurtasun eta Elkarbizitzako sailaren zuzendariarekin batera "beharrezkoak liratekeen erabakiak hartzeko".

Okupazioa ematen ari zela Asironek zenbait lan egin zituen: informazioa eskatu zuen eraikinaren inguruan eta Nafarroako Gobernuarena zela jakinda, harremanetan jarri zen berehala eurekin. "Okupazioaren aurrean gure jarrera eta jokaera onargarria eta egokia izan zen", nabarmendu du Asironek. Izan ere, udalarenak ez diren ondareen gainean bestelako esku-hartzerik ezin da egin beraz, bestelako jokaera bat izatea ez litzateke "aproposa eta legezkoa" izanen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!