Egoera konpontzeko lau aldarri kaleratu dituzte Nafarroako Diputazio aurrean bildutakoek. Exekutiboari exijitu diote gas, argi eta ur mozketak ekiditeko, bai eta pobrezia energetiko egoeran daudenak babesteko lege bat sortzeko ere.
Bestalde, energia enpresen eta pobretutakoen arteko bitartekaritzak galdegin dizkiote. Enpresei dagokie hirugarren kritika ere. Jasotzen dituzten diru-laguntzak publiko egin ditzaten nahi dute ekintzaileak.
Publifikatzea. Huraxe azken errebindikazioa. Ura, gasa eta elektrizitatea publikoki kudeatzea da bildutakoen xedea.