Gaur, 16:00etatik 19:00etara izanen da tailerra, ostean, asanblada gauzatuko dute. Bihar, 20:30ean pintxo-potea eginen dute gaztetxean.
Ostiralean, berriz, Vaga de totes hitzaldia, Aldarricatuz taldearen eta Iruñeko Bilgune Feministaren eskutik. Bertan, kontsumo greba, zaintza greba, desobedientzia greba eta beste landuko dituzte. Protesta era integral batean egiteko bidean.
Larunbatean 10:00etan izanen da auzolanerako hitzordua. 18:00etan, txintxon sariketa eginen dute. Igandean, berriz, asteari amaiera emateko, berriz ere auzolana eginen dute, 10:00etan, eta, arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara Iruñea Nola?-ren hitzaldia. Ostean, 20:30ean asanblada.