Cocemfe ezgaituen elkarteari lokal bat eman dio Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 16a

Argazkia: Txantrea auzoko Mendigorria kalea.

Txantrea auzoko Mendigorria kalean dago 120 metro karratuko gunea. Ezgaitasun fisikoa eta organikoa dutenentzako "topagunea" izanen da tokia, udal ordezkariek adierazi dutenez.

Egun, Nafarroan 41.500 lagunek dute ezgaitasunen bat. Cocemfek hamahiru elkarte biltzen ditu eta, orotara, 5.000 bazkide inguru ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!