Maiatzaren Lehena plaza berreskuratu du Txantreak

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 14a

Txantreako Egunean ospakizun ugari. Arg:@ArmendarizMikel

Txantreako Egunarekin batera ofizialki inauguratu dute plaza. Iruñeko Alkate Joseba Asiron ospakizunean izan da.

Musika eta alaitasuna nagusi izan dira larunbatean Txantrean. Bizilagunak kalera atera dira Txantreako Eguna ospatze asmoz. Era berean, Maiatzaren Lehena plaza ofizialki estreinatu zuten. Bizilagunek erabaki zuzten plazari izen hori ematea omenaldia egin nahian "auzoaren izaerari". 2000. urtera arte izen hori xafla batek jasotzen zuen baina urte horretan erretiratu egin zuten.

"Xaflarekin edo gabe orain oroitarria berreskuratu dugu Lazaroren omenez", azaldu du Jesus Palacios Txantreako festa batzordeko kideak. Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Joxe Abaurrea zinegotzia izan ziren Txantreako Egunean. "Maiatzaren Lehena izena hartuko du plazak eta ez alkateak esan duelako baizik, bizilagunek hala erabaki duzuelako", nabarmendu zuen alkateak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!