Eguberrietarako programazio zabala aurkeztu du Udalak

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 11

Olentzero hartuko du udalak 59 urteren ondoren. Arg: olentzero.net

Kontzertuak, kalejirak, antzerkia ... izanen dira nagusi hilaren 18tik aurrera.

Gazteluko plazan artisau azoka izanen da eta Iruñeko kaleetan jai giroa antzemanen da hilaren 18tik aurrera. Ekimen ugari aurkeztu ditu udalak eguberrietarako. Kontzertuak, musika kalean, antzerkia, kalejirak, euro baten trukean zinea eta beste prestatu dituzte. Ehundik gora ekitaldi izanen dira guztira.

Abenduaren 18an ekinen diete eguberrietarako ekimenei: 19:30ean izanen da hasiera udaletxeko plazan. Udaletxean jarriak dauden jaiotza eta olentzerko ikusteko aukera eskainiko dute egun horretan. Larunbatean gainera, San Frantzisko plazan olentzerori ongi etorria emanen diete iruindarrek pailazo, mago, txokolatada baten inguruan. Udalak ere hartuko du olentzero. 59 urteren ondoren harrera ofiziala eginen diote ikazkinari.

Euskarazko haur programazioa

Abenduaren 26an, 28an eta 29an ekitaldiak izanen dituzte haurrek euskaraz. Guztiak Kondestableko Civivox aretoan izanen dira eguerdian. Larunbatean Zurrunka Teatrok Iraungorriko Marimiri eskainiko du. Itzalekin eta txotxongiloekin egindako obra. Ipuin tantak izeneko antzezlana eskainiko dute astelehenean Virginia Albira eta Maialen Diazek eta asteartean Uretan pasatutako ipuinak Eva Azpilikuetak eskainiko ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!