Biktimen erreparazioa da Bizikidetza eta Bakea sailaren lehentasuna

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 10a

Argazkia: Frankismoko hobi komun baten argazkia.

"Egia, justizia eta erreparazioa". Horiek Alvaro Baraibar zuzendari nagusiak aurkeztu dituen lan-lerro nagusiak. Horregatik, 1936ko biktimak hilobitik ateratzea eta ETAk eta "bestelako giza eskubideen urraketek" eragindakoei laguntza ematea dira xedeetako bi.

Gaur, Giza Eskubideen Egunaren karietara, Giza Eskubideen adierazpen unibertsala ardatz lan eginen dutela iragarri dute.

Hiru ardatz marraztu ditu: memoria historia, berriki gertatutakoaren inguruko memoria eta Nafarroako aniztasun sozial, politiko, erlijioso eta bestelakoarekiko aniztasunaren errespetua.

"Etorkizuneko gizartea oinarri sendoetan zimendatu behar da: giza eskubideetan irmoki finkatuta egon behar da, eragindako minaren erreparazioan, bizikidetzan eta ez-errepikatzean", adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!