Euskarak Nafarroan duen egoera Finlandiako dokumental serie batean

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 9a

Häggman, Mikel Arregi eta Paula Kasaresekin.

Dokumentalaren egileak jakin nahi izan du euskararen estatus legala zein den eta hezkuntzan, kultur ekoizpenean eta hedabideetan zer tratamendu duen.

Hizkuntza gutxituetan aditua den Johan Häggman finlandiarra Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregi eta Euskaren Plangintza eta Sustapen Zerbitzuko zuzendari Paula Kasaresekin elkarrizketatu da berriki, euskarak Nafarroan duen egoerari buruzko informazioa jasotzeko.

Häggman lantzen ari den proiektu dibulgatzailea hizkuntza gutxituen balio erantsiari buruzko hamabi dokumentalek osatutako serie bat da. Eskandinaviako hedabide publikoek emango dute datozen bi urteotan, eta seriearen aurrerakina honako helbide honetan ikus daiteke: http://frifilm.net

Häggman-ek euskarak Nafarroan zer egoera bizi duen bertatik bertara jakin nahi izan du, haren estatus legala bereziki, eta hezkuntzan, kultur ekoizpenean eta hedabideetan zer tratamendu duen. Europako Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoan (EBLUL, European Bureau for Lesser-Used Languages) nahiz Europako Parlamentuan esperientzia zabala du aholkulari-lanetan. Hizkuntza gutxituen balioa zabaltzeaz arduratzen da bereziki gaur egun.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!