Laguntza handiago galdegin dute, eta, ildo berean, pamplonajoven.es atarian, panpina gehiago jartzeko jarraibideak zintzilikatu dituzte.
Nafarroan, ADANOren datuen arabera, ia berrogeita hamar haur daude ospitaleraturik onkologia-ataletan. Haiei eta egoera berberean dauden Errioxako 15 adingaberi zuzenduta, proposamen bat egin du Iruñeko Udalaren Gaztediaren Etxeko erabiltzaile batek: lagun-talde bat prestatzea printze eta printzesa buroilak egitea Estatu mailako kanpainarekin bat eginez.
Kanpaina hori elkartasun-ekimen bat da, eta abiapuntu izan zuen minbizia zuen neska batek Disneyri egindako eskaera: harekin identifikatzeko moduko panpina bat egin zezatela.
Haren nahia asetze aldera, saldoka sortu ziren boluntarioak, eta sendagileek, hori ikusita, ezarri zuten zer baldintza bete behar dituzten panpinek ospitaleraturik dauden haurrengan kalterik sor ez dezaten: erabili beharreko foamy goma eta porexpan motak, purpurinak eta lekedak erabiltzean bete beharreko baldintzak...
Sortzen diren panpinak fofutxa izeneko motakoak dira, Brasilen jatorria duten panpina oso herrikoiak, foamy gomaz egindakoak. Oraingo kasu honetan, Printzesak eta Printzeak izen propioa dute: Itxaropena eta Kemena, hurrenez hurren. Haien jantziak koloretan diseinatu dira, berdean (itxaropena), zurian (araztasuna), arrosan (minbizia) eta urrekaran (haurren minbizia).
Iruñeko Udalak, Gaztediaren Etxearen bitartez, laguntza ematen du ekimen honetan; izan ere, materialak eta lan egiteko toki bat jartzen ditu eskura Etxeko instalazioetan, bertan lantegi bat