Auzokide guztiak gonbidatu dituzte egitasmoaren inguruko zehaztapenak jasotzea. Kale bakoitzarekin eginen dutena emanen dute argitara, eta, gero, publikoak oharra, galderak eta iritziak eman ditzake.
"Oinezkoentzat espazio irabaztea" da udal taldearen asmoa. Esaterako, Sarasate pasealekua itxiko dute, eta garraio publikoa baino ez da pasako. Antzeko zerbait pasako da Baluarterekin, ibilgailu publikoak igaroko dira soilik bertatik.
Padre Moret kalea General Chinchillatik itxiko dute, eta Alde Zaharrarekin eta lehen Zabalgunearekin batuko dute. Pasabide bat eginen dute, beraz.