Hondartza Iruñearen bihotzean. Klima aldaketaren inguruko kontzientziazio kanpaina egiteko xedez itxuraldatuko du Iruñeko Udalak erdiguneko plaza enblematikoenetariko bat.
Nafarroako Greenpeaceren eta udalaren elkarlanetik jaio da Klimaren alde busti zaitez egitasmoa.
Hamaika gai jorratuko dituzte: itsasoaren igoera, desertifikazioa, tenperaturaren igoera eta beste.
Parisen klimaren inguruko goi-bilera egiten ari denean gauzatuko dute, hain zuzen ere, kanpaina.
Udalak herritarrei eskatu die egunerokotasunean gaiaren inguruko ardura izateko, hainbat aholku emanez; esaterako, garraio publikoa erabiltzeko eta birziklatzeko.