Alde Zaharreko bizilagunen baratzeak izanen du jariorik

Euskalerria Irratia 2015eko abenduaren 1a

Bizilagunek sortutako baratzeak entitate sozialak laguntzeko xedea du.

Argaren ibilguetan baratzeak izan ziren duela zenbait urte Iruñean. Azken hamarkadetan ordea, ohitura hori galtzen joan da baina, zenbait bizilagunek berrekin egin nahi dute baratzeak sortzearen ideia. Udalari zenbaitetan eskatu diote laguntza zein babesa. 2016. urterako iritsiko zaie. 42.000 euroko aurrekontua aurreikusi du udalak baratze horiek sortu ahal izateko. Lur-eremua zein izanen den zehaztea eta administrazio-tramiteak egitea falta da orain. Bizilagun interesatuek urtea hasten delarik hasi nahi dute baratzearekin.

Komunitatearen lana izatea nahi dute eta elkartasuna sustatzeko asmoa ere badu proiektuak. Alde Zaharreko entitateek eta herritarrek jarri dute abian ekimena. Ikastetxe batzuk ere hartuko dute parte ekimenarekin eta modu horretan haurrei ere baratzea zer eta nola ereiten den ikasteko aukera emanen zaie.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!