Panpinak, kiroletako arropa, zetazko zapiak eta beste dira aurten lehenengo aldiz jarritako saltokietako batzuk. Baina, horrez gain, badaude urteroko postutxoak ere.
Goizeko 10:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:30era arte irekiko dute astetartez; asteburutan, berriz, 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:00etara. Gainera, egun berezitan are ordutegi zabalagoa izanen du.
Izanen ditu, gainera, espektakuluak. Esaterako, Ramon de Trokolo ariko da abenduaren 1ean eta 9an David Almazan. Biak 18:00etatik 20:00etara.