Txema Hidalgok hartu zuen saria, atzo, Iruñeko Eguneko ospakizunetan. "Hunkituta gaude isildutako lana da gurea, askotan ezarritakoaren kontrakoa", esan zuen, garaikurra eskuan.
Zazpiak oihal batetik kantatu zuten, ostean, udal plazan egindako ekitaldian. Beste zenbait abesti interpretatu eta gero, larrain dantzari ekin zioten enparantzan bertaratutakoek.