Iruñea, lehen hiria frankismoaren krimenengatik kereila tramitatuko duena

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 30a

Iruñeko Udalaren osoko bilkuraren une bat. Arg: eitb.eus

Gizateriaren aurkako krimenak aztertzeko adierazpena onartzearekin batera Iruñean frankismoak utzitako ondorioak ikertzeko eskatu du.

Epaitegietan gizateriaren aurka frankismoan egindako krimenak ikertzeko kereila tramitatu du Iruñeko Udalak. Hala, Estatuko lehen hiria da frankismoaren krimenengatik kereila tramitatu duena. Iruñean izandako eta iruindarren aurka egindako krimenak aztertzeko eskaera da zehazki. Osoko bilkuraren 17 botorekin atera zen aurrera adierazpen hori baina 10 aurka ere izan ziren, UPNrenak. Maria Servini Argentinako epaileari igorriko diote erabakia, bera ari delako kereila bat tramitatzen Espainiako genozidio eta krimenak aztertze asmoz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!