Hauxe da Oskar Sanz de Acedo Zaldikoko kideak interesatu guztientzat zabaldutako mezua:
Kaixo:
Hasteko, Oskar Sanz de Acedo naiz, Sanfranzisko eskolako guraso eta JATEKO kontsumo taldeko partaidea. Zaldikoko juntan azaldu ta gero, honako proposamenarekin natorkizue:
ZALDIKO kontsumo talde bat sortu, Zaldiko elkartearen lokala erabiliko duena, eta euskara hutsean jardungo duena.
Kontsumo taldeak hauexek ditu helburu nagusiak
1. Kontsumitzaileak eta ekoizleak harreman zuzenean jarri, kontsumitzaieak bere janaria nondik eta nola egina dagoen ezagutu dezan.
2. Gertuko eta ekologikoa babestea, ekoizleei ziurtasun bat emanez haien produktua ‘irteera’ izanen duela.
3. Ekoizleak zehazten du prezioa, kontsumo taldeak erabakitzen du baldintzak onartu ala ez.
4. Kontsumo taldean bakoitzak badu zer egina: eskaerak egin, produktuak jaso, banaketak,…
5. ZABOR ZERO lortzeko bidean urrats handia da (ontziak garbitu eta itzultzen ditugu ahal denean: Esnea, yogurrak, olio, xaboi, arraultz,…)
ZALDIKO oso egoitza egokia da kontsumo talde baterako, beheko gelan saskian jarri daitezkelako. Kontsumo taldean sartzeko, ezinbesteko baldintza izanen da ZALDIKO kide izatea (giltza beharrezkoa baita).
Nere uste apalean, proiektu honek Zaldiko elkarteari esparru berri bat emanen lioke. Euskaraz bizitzeko beste eremu bat lortu, euskara ikasten ari direnengan aukera eder bat implikatzeko,…
Honetaz solasteko, Azaroaren 26an, iluntzeko 8etan elkartuko gara. Animatu!